126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Aldaketa, Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 403. lurzatian. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2020ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ibargoitiko Udal Planeko determinazio egituratzaile eta xehatuen aldaketa puntuala egitea Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 403. lurzatian, Diego Álvarez Carrerak eta Paula Álvarez Carrerak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, espediente hori interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Idotzinen, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2005556