126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako Onespena

Goizuetako Udalak, 2020ko ekainaren 3an egindako bilkuran, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:

–Hasiera batez onestea Goizuetako Udaleko 2020ko plantilla organikoa eta langileen zerrenda.

Plantilla organikoa jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari dagokionez xedatutakoa betez.

Goizuetan, 2020ko ekainaren 4an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2005511