126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2020ko 2002 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2020ko maiatzaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko aurrekontu orokor bakarrean 2002 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea (kreditu-gehigarria).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko da indarrean.

Garinoainen, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2005157