126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, lerrokadurak aldatzeko Zentro Termoludikoaren inguruko bizitegi-gune estentsiboan.
Hasierako onespena

Udalak, 2020ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Cascanteko Udalak sustatua, beheko solairuko lerrokadurak aldatzeko Zentro Termoludikoaren inguruko bizitegi-gune estentsiboan.

–Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz Udal honen egoitza elektronikoan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

–Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:30era.

Cascanten, 2020ko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2005450