126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

7/2020 aurrekontu-aldaketa baliozkotzea

Caparrosoko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki du baliozkotzea Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 21eko Ebazpena, zeinaren bitartez onetsi baitzen aparteko kredituaren bidezko aldaketa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina erabilita, martxoaren 17ko 8/2020 Errege lege-dekretuaren 3. artikuluari jarraituz (errege lege-dekretu horrek COVID-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko neurri bereziak ezarri zituen).

Interesdunek administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahalko dute, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Salari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako epeetan; hori guztia, bat etorriz Arlo sozialean eta ekonomikoan COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurri osagarriak onesten dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuaren 20.2 artikuluarekin, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 113.1 artikuluarekin.

Caparroson, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2005468