126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hirigintza-hitzarmena jendaurrean paratzea

Alkatetzak 2020ko ekainaren 1ean emandako 174/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi zen hirigintza-hitzarmena, Elizondo-Baztango 16. poligonoko katastroko 380. eta 774. lurzatiei dagokiena eta haren bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jendaurrean hogei egun baliodunean egon dadin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Baztanen, 2020ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2005447