126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

1Bis-2020 aurrekontu-aldaketa baliozkotzea

Bat etorriz arlo sozialean eta ekonomikoan COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurri osagarriak onesten dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuaren 20.2 artikuluarekin, Arroizko Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin ohiko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen Alkatetzaren martxoaren 21eko 36Bis-2020 zenbakiko Ebazpena baliozkotzea. Ebazpen horren bidez, 2020ko Aurrekontu Orokor Bakarraren 1Bis-2020 aurrekontu-aldaketa egin da, aparteko kreditu bat gaitzeko osasuna babesteko aurrekontu-partida bat sortzearren, non bilduko diren COVID-19ak eragin dituen kalteei aurre egiteko hornidura eta ekipamendu gastuak. Hona hemen, zehatz-mehatz:

Aparteko kreditua:

1 2318 22110.–Garbitzeko, higienerako eta babesteko produktuak COVID-19aren aurka: 10.000,00 euro.

Finantzaketa:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.000,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuan ezarritakoaren arabera.

Arroitzen, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2005457