126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 721. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko apirilaren 29ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Arbizuko Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 721. lurzatian, Lourdes Bakaikoa Arañak sustatua. Helburua da egungo eraikin batean bi etxebizitza egokitzea eta bolumen bat eranstea sarreran.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten baitu), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Arbizun, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2005509