126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Borondatezko birpartzelazio proiektua UE-4A unitatean (Carbonilla). Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko ekainaren 1eko Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea borondatezko birpartzelazio proiektua UE-4A unitatean (Carbonilla), Promociones Zanabe SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 169. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da.

Altsasun, 2020ko ekainaren 3an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2005585