125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, Antsoaingo herritarrei euskara
ikastaroak egiteagatik emateko dirulaguntzena

Oharra: Testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 506635.

Antsoaingo Udalak, Antsoainen erroldaturik daudenei euskara ikastaroak egiteko erraztasunak emate aldera, dirulaguntzak emanen ditu, jarraian agertzen diren baldintzak betetzen badira.

Antsoainen erroldaturik dauden eta hala eskatzen duten pertsonek jasotzen ahalko dituzte dirulaguntza hauek, oinarri arautzaileetan ezarritako baremo ekonomikoen eta baldintzen arabera.

Honako ikastaro mota hauek egiteko emanen dira laguntzak: estentsiboak, trinkoak eta barnetegiak (eskolak bi astez gutxienez), autoikaskuntzakoak ez badira.

Euskara ikastaroetarako dirulaguntzek lehentasuna izanen dute Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroen aldean.

Eskatzaile bakoitzari gehienez ere 800 euroko dirulaguntza ematen ahalko zaio, urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte. Zenbateko hori urtero eguneratuko da kontsumoko prezioen indizearen arabera.

Laguntza eskabidea aurkezteko epe bakarra dago, hona hemen:

2020ko ekainaren 1etik uztailaren 19ra arte (2019ko irailetik 2020ko ekainaren 30era bitarte egindako ikastaro trinko, barnetegi eta/edo ikastaro estentsiboetarako). Epe hori ezin izanen da luzatu eta ez da eskaerarik onartuko epetik kanpo.

Antsoainen, 2020ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Ander Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2005077