125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

119/2020 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Figarolgo “Nuestra Señora de Ujué” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren jarduerak aldi baterako bertan behera uzten dituena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak Figarolgo Nuestra Señora de Ujué” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren jarduerak aldi baterako bertan behera uztearen aldeko txostena egin du. Arrazoia da 2020-2021 ikasturtean ikasleen murrizketa bat izanen dela aurreikusten dela, ez delako umerik matrikulatu; eta ez du ematen epe labur edo ertainean gauzak aldatuko direnik, eta berriz ikastetxea zabalik edukitzeko adina ikasle egonen denik.

Figarolgo haurren eskolaratzea datozen ikasturteetan bermatuta dago, Zarrakazteluko “Virgen de la Oliva” HLHI ikastetxe publikoan eginen delako. Garraio eta jantoki zerbitzuak edukiko dituzte, gainera.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duen uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Figarolgo “Nuestra Señora de Ujué” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren jarduerak aldi baterako bertan behera uztea (ikastetxearen kodea: 31001560). Jarduera-uzteak 2020-2021 ikasturtearen hasieratik edukiko ditu ondorioak.

2. Eskolaratzea Zarrakazteluko “Virgen de la Oliva” ikastetxean jarraitzen duten haur eta lehen hezkuntzako ikasleen dokumentazio akademikoa ikastetxe horretara bidaltzea, baita ikasle ohiena ere, bertan artxibatu eta zaindu dezaten.

3. Adieraztea ezen, Figarolgo Udalak, ikastetxeko zuzendaritzak ikastetxeko zuzkiduren inbentarioa itxi eta gero, eta dokumentazio akademikoa bidali eta gero, instalazioak erabil ditzake gizarte, kultura eta hezkuntza arloko jarduerak egiteko, ikastetxeko izaerarekin bateragarriak eta egokiak badira. Jarduera horiek amaituko dira instalazioak berriz ikastetxe moduan erabiltzeko behar direnean.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Figarolgo Udalari jakinaraztea, eta adieraztea administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, alarma-egoera amaitu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Lanpostuak Betetzeko Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Zerbitzu Osagarrien Atalera, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalera, Eskolatze Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 7an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2004978