125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

H/31/2º0202 C6 espedientea-4. instantzia JV/br. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Iberdrola Renovables Energía SA.

I.F.Z. zenbakia: A 81428476.

Helbidea: Landaben industrialdea, C kalea, E ataria, Iruña (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Leurtza -1/0100/170/020/060.

Tokia: Urrozko zentrala.

Udal-mugartea eta probintzia: Urrotz (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanaren xedea da Leurtzako beheko urtegia Urrozko zentral hidroelektrikoarekin lotzen duen hodiaren tarte batzuk aldatzea. Hodiak guztira 1.594,70 metroko luzera du, eta 1.016,70 m inguru aldatuko dira, zati batean El Águila zentral hidroelektrikoaren hodia baliatuz eta beste zati batean hodi berria paratuz. Hodia fabrikako blokeetan bermatu eta estekatuko da, eta lerrokadura zuzen bakoitzean, oinean edo profilean, dilatazio-juntura bat egonen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Urrozko udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko maiatzaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2005208