125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren 2020/2021 ikasturteko ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko
prezio publikoak. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren 2020/2021 ikasturteko ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, prezio publiko horiek behin betiko onetsirik geldituko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Zizur Nagusian, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2005339