125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko maiatzaren 27an hartua, baimena ematen duena honako eragiketa estatistiko hau 2020ko Urteko Estatistika Programan sartzeko: “COVID-19ak ekonomian duen eragina”.

Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 26. artikuluak xedatzen du Nafarroako Estatistika Plana baliabide bat dela Nafarroaren interesekoa den estatistika jarduera publikoa sustatzeko, antolatzeko eta planifikatzeko. 2017-2020 aldirako, urriaren 21eko 14/2016 Foru Legeak onetsi zuen plan hori, eta hartan jaso dira aldi horretan egin beharreko estatistika eragiketak.

Bestalde, 11/1997 Foru Legeak, bere 27. artikuluan, xedatzen du plana urteko estatistika programen bidez garatuko dela, Nafarroako Gobernuak onetsi beharko dituenak, eta programa horietan eragiketa estatistikoen zerrenda jasoko dela. Eragiketa horietako bakoitzean, banakako fitxa gisa, 27. artikulu horrexetan zehazten diren ezaugarriak bilduko dira.

2020ko Urteko Estatistika Programa Nafarroako Gobernuak 2019ko abenduaren 18an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen.

Foru Lege horrek berak, 28. artikuluan, honako hau jasotzen du: “Aurreko artikuluetan xedatutakoa gorabehera, Nafarroako Gobernuak, hala komeni denean edo presakoa baldin bada, erabaki baten bidez baimena eman dezake Estatistika Planean edo Urteko Programan jasotzen ez diren eragiketa estatistikoak egin daitezen. Eragiketa horiek ofizialtzat joko dira”. Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez formalizatuko da baimen hori, aldez aurretik Nafarroako Estatistika Institutuak aldeko txostena eginda, zeinak jasoko baitu eragiketa horiek bat datozela estatistika plan eta programetan ezarritako helburu eta betebeharrekin, eta Estatistika Kontseiluko kideei komunikatu ondoren.

Nafarroako Estatistika Institutuak eragiketa estatistiko hori sartzearen aldeko txostena egin du, uste baitu presako irizpide bat dagoela tartean, pandemiak eragindako ohiz kanpoko egoeraren ondorioz.

Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideei ere horren berri eman zaie, 11/1997 Foru Legeak zehazten duen bezala.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Baimena ematea honako eragiketa estatistiko hau sartzeko 2020ko Urteko Estatistika Programan: “COVID-19ak ekonomikoan duen eragina”. Eragiketa estatistiko horrek 2200438 zenbakia izanen du.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Nafarroako Estatistika Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2005252