125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2020ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa bat egitea Eguesibarko Udalaren eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea, hogeita hamar egun baliodunekoa. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2020ko ekainaren 4an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2005527