125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa xehatua, Udal Planeko UC-10 eta AR-5 unitateetan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko maiatzaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua, Irunberriko Udal Planeko UC-10 eta AR-5 unitateetan, Sociedad Cooperativa Lumbier Desarrollo Unifamiliaresek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatua aplikatu beharrez (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2005160