125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2020rako eta 2021erako Plan ekonomiko-finantzarioa. Onespena

Udalak, 2020ko maiatzaren 22an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Udalaren aurrekontuak egonkortzeko Plan ekonomiko-finantzarioa, 2020ko eta 2021eko ekitaldiei dagokiena.

Erabakitako onespena jendaurrean egonen da, eta ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, aditzera emateko ez beste deusetarako. Hori, honako hau betetzeko: Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikulua, eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikulua.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, Plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2005156