125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aurrekontuaren egonkortasunerako Plan ekonomiko-finantzarioa. Onespena

Fontellasko Udalak, 2020ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen jakintzat hartzea aurrekontuaren egonkortasunari buruzko ebaluazioaren emaitza, 2019ko aurrekontuaren likidazioan agertu dena. Ez betetzea gertatu da. Beraz, onetsi da Udalaren Plan ekonomiko-finantzarioa, haren ondorioz.

Bete dadin Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikulua eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikulua, onetsitako Plan ekonomiko-finantzarioaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, aditzera emateko, ez beste deusetarako.

Fontellasen, 2020ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2005167