125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Ezkarozeko udal-mugarteko herriko bideak eta mendiko pistak erabiltzeko tasak eta fidantzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2020ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezkarozeko udal-mugarteko herriko bideak eta mendiko pistak erabiltzeko tasak eta fidantzak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta argitara emanen da ordenantzaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aurrekoa gorabehera, ulertu behar da hogeita hamar eguneko epe hori hasiko dela martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritako administrazio epeen etetea bukatu eta biharamunetik (errege dekretu horrek alarma egoera deklaratu zuen, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko).

Ezkarozen, 2020ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2005340