124. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2020ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2020ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuko 3. aldaketa, 2020ra luzatutako aurrekontuaren goranzko doikuntzari dagokiona, eta 4. aldaketa, gastu alor desberdinetako aplikazioen arteko kreditu transferentziari dagokiona.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Castejonen, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2005343