121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

PRES_MOD/2020/14 aurrekontu-aldaketa.
Hasierako onespena

Iruñeko Udalbatzak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, legezko den quorumarekin, onetsi zuen aldatzea Iruñeko Udalaren 2020ko indarreko aurrekontua betearazteko oinarrien 35. oinarriaren 3. puntuko hirugarren paragrafoa.

Indarreko xedapenak betez, PRES_MOD/2020/14 espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra) –Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948 420 206 telefono-zenbakia–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Espedientea kontsultatu nahi dutenek adierazitako telefono zenbakira deitu beharko dute aurretiko hitzordua eskatzeko. Behin epe hori iraganda erreklamaziorik, eragozpenik nahiz oharrik gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2005277