121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, 21. Ordenantza fiskalarena, tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak ezartzen dituena, terrazei
eta mahaitxoei dagokienez. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du aldaketa 21. Ordenantza fiskalarena: “Tasak tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik, terrazei eta mahaitxoei dagokienez”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, onetsitako aldaketak jendaurrean jarriko dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak egin ditzaten.

Jendaurrean jartzeko epea igarotakoan alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa hori behin betiko onetsiko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2020ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2005374