121. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Ordenantza, ezkontza zibilak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Udalak, 2020ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 206. artikuluan jasotako salbuespenarekin, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1) Hasiera batez onestea Aberingo Udalaren ezkontza zibilak arautzen dituen ordenantza.

2) Ordenantza hori jendaurrean jartzea 30 egunean, iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3) Erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, horrekin batera behin betiko testua ere argitaratuz.

Aberinen, 2020ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2005202