120. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

217/2020 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren testu bateginaren 37.2 artikuluak, uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. artikuluari buruz ari dela (azaroaren 3ko 1346/1989 Errege Dekretuak eman zion idazketa), zeinak indarra izaten jarraitzen baitu irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarraren arabera, estatu osorako jaiegunak finkatzen ditu, urtero-urtero lan egutegian sartzen direnak egun baliogabe gisa.

Autonomia erkidegoek tradizioz bere dituzten jaiegunak erabakitzen ahal dituzte, urtean hamalau gehienez, eta horietako bi tokian tokiko jaiegunak izanen dira.

Azaldutakoaren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko 2021. urteko jaiegunak ezartzen dira. Zerrenda honi beste jaiegun bat gehituko zaio, tokian tokikoa, herri bakoitzeko udalak egiten duen proposamenaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2021. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Aurreko zerrenda horretan Nafarroako Foru Komunitate osorako den tokiko jaieguna sartu da, abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna, betiere aipatutako Errege Dekretuaren 46. artikuluari jarraituz.

2. Tokiko beste jaieguna udalek proposatuta ezarriko da, nork berea. Horretarako, udalei eskatzen zaie azaroaren 15a baino lehen bidal diezaiotela Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuari herriko jaiegunaren proposamena, data zehatza eta zer ospatzen den adierazita. Udalaren barruan kontzejurik baldin badago, haietako jaiegunak zein diren ere esan beharko da.

Aipatu epean herriko jaieguna zein den esan ezean, departamentu honek erabaki du, eta, hain zuzen ere, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 250/2019 Ebazpenaren bidez, abenduaren 16ko 339/2019 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 5eko 37/2020 Ebazpenaren bidez finkatutakoak izanen dira, honako hauetan argitaratu zirenak: 2109ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa; 2019ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 23koa; eta 2020ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 24koa. Nolanahi ere, data hori edo udalak adierazten duena igandea edo jaieguna bada, jaia hurrengo lanegunera aldatuko da.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioari.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 18an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2005015