120. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plana, R1, R2 eta R3 unitateetako 4a, 4b eta 5. lurzatietan (18. poligonoko 997. eta 998. lurzatiak). Berriz ere jendaurrean jartzea

Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 22ko 0294/2020 Ebazpenaren bidez, agindu da jendaurrean jartzea Hotel Maitena SLk sustatutako hiri-jarduketarako planean sartutako aldaketak. Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 22an egin bilkuran onetsi zuen hasiera batez plan hori, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuaren txostenaren ondorioz.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu ahal dezaten eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Berriozarren, 2020ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2005264