12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko
zerbitzua eta horri lotutako gainerako jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua eta horri lotutako gainerako jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskalean, tarifak eguneratzeko (ondorioak izan ditzan 2020ko urtarrilaren 1ean) eta ordenantzaren zenbait artikulu aldatzea eta/edo eranstea.

Hasiera batez onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin eta harekin bat datozenekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza horren aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2019ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1916468