12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iraganda, zeinetan alegazio bat aurkeztu baita. Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 18an, aurkeztutako alegazioa ezetsi eta behin betiko onetsi du Izarbeibarko Mankomunitatearen 2020ko aurrekontua, barne hartzen dituena Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspenak, baita haren exekuzio oinarriak ere.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 12an.

1.–Diru-sarrera eta gastuen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.070.550,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 182.197,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10.000,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 14.722,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.277.469,30 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 220.108,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.999.680,80 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.747,54 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 53.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.277.436,34 euro.

Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL merkataritzako sozietateak 2020rako aurkeztutako gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenean, 1.734.010,00 euro dira diru-sarrerak eta gastuak.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabete bateko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garesen, 2019ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1916467