12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, hizkera ez-sexista berrikusteko, Izarbeibarko Mankomunitatearen Ur hornidura, saneamendua eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Onespena

Izarbeikarko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Izarbeibarko Mankomunitatearen Ur hornidura, saneamendua eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, testuko hizkera ez-sexista berrikusteko. Jarraian argitara ematen da ordenantza horren testu osoa.

Garesen, 2019ko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEAREN ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURA, SANEAMENDUA, ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Izarbeibarko Mankomunitatearen tasak,
uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarriak

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau ezarri da Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xede diren tasek ur horniduraren eta saneamenduaren zerbitzua eta aurrekoarekin eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako jarduera eta zerbitzuak egitea dute oinarri. Ezartzen diren ordainarazpenak, beraz, tasak dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean martxoaren 2ko 4/1999 Legeak egindako aldaketaren arabera arautzen diren zerbitzu eta jarduerak egiteagatik.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Izarbeibarko Mankomunitatean une bakoitzean dauden udalerri eta kontzejuen mugarteetan aplikatuko da.

Horren aplikazioa osoa edo partziala izan daiteke, betiere Mankomunitatean nola sartuta dagoen kontuan harturik eta benetan egiten diren nahiz egin daitezkeen zerbitzu emateen arabera.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua. Zerga-egitatea da ordenantza honek arautzen dituen zerbitzu edo jarduerak eskura izan edo eskuratu ahal izatea nahiz erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak sortzen dituzte, ondoko zerrenda honetakoak:

a) Edateko uraz hornitzeko zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

b) Herriko saneamendu eta estolderia sareen eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

c) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Ezarri beharreko tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Hondakin uren egiazko edo balizko hustea eta, ondoren, haien arazketa. Tasa desberdina izaten daiteke, kontsumitutako uraren erabileren eta xedearen arabera.

Oro har, balizko hustea dagoela kasu guztietan ulertuko da.

Arau orokorraren salbuespentzat eta, beraz, tasa honetatik libre, honako hauek hartuko dira:

–Halako kasuak, non Izarbeibarko Mankomunitatearen txosten tekniko baten bitartez zehazten den ezinezkoa dela epe laburrean saneamendu sareak egitea.

–Ezkutuko ur-ihesen bat badela atzematen bada. Kasu horretan, ondotik ematen diren inguruabar guztiak bete beharko dira, eta horiek behar bezala frogatu beharko.

1.–Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak jakin gabe hondatuta daudela hodiak edo neurketako ekipamenduak.

2.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ezta ur-ihesaren ondoko jarduketan ere.

e) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa behin betikoz kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea.

f) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa sareetan hargunea izateko eskubideak.

Hor sartzen da hornidura eta/edo saneamendu zerbitzuak fisikoki eskura izate hutsa.

g) Behin-behineko horniduretarako izen emateak.

h) Ikuskatzailetza lana, enpresako langileek egina, ezarritako arauak hertsiki betetzen diren egiaztatzeko xedea duena.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik diren subjektu pasiboen izaera izanen dute, zergadun gisa, pertsona fisikoek edo juridikoek, eta entitateek, baldin eta zergapetzen ahal diren unitate ekonomiko edo ondare banatua osatzen badute, nahiz eta izaera juridikorik ez izan, betiere, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jarduketen onura erreal edo potentzialak jasotzen badituzte edo ukitzen badituzte.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluaren a), b), c), d), e) eta g) apartatuetan ezarritako tasetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluaren f) apartatuan zehaztutako tasarako, hargunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluaren h) apartatuan zehaztutako tasetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, baldin zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zerga-egitateetan hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera.

b) 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

d) 4. artikuluaren d) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, bai edateko uraren sareko horniduratik, bai ibai, putzu eta abarretako emakida pribatuetatik. Emakida pribatuei dagokienez, kontsumitua emariarena bera dela ulertuko da, kontrakoa aski frogatu ezean.

Kontsumo zenbatetsien kasuan, zergadunak eska dezake aipatu kontsumoen gaineko zenbatespena egiteko, hain zuzen ere prozesuen galeren arabera eta ur-galera zenbatetsien portzentajearen arabera, zifra horiek kontsumitutako uraren %25 baino handiagoak badira.

Kontzeptu honengatik ez dute zerga ordaindu beharko berariaz ureztaketarako kontratatu diren kontsumoek.

e) 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa handitu behar bada, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako.

f) 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: hargunea eskatzen bada banakako jarduketetarako: kuota finkoa, hargunearen diametroaren arabera.

Hargunea eskatzen bada suteen kontra erabilitako kontsumoetarako: kuota finkoa, hargunearen diametroaren arabera.

g) 4. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako metro kubiko ur kopurua, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsiz.

h) 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: egindako ikuskapenen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunek ezarriko dituzte tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tarifak: horiek ordenantza honen 1. eranskinean agertzen dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, horiek ezartzen duten maneran eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Hobariak

10. artikulua.

Hornidura moztera behartzen duten ez-ordaintze kasuetan, zordunak, baja eman eta bi hilabete iragan ez direla, hornidura puntu berean alta eskatzen badu eta mozketa eragin zuen egintza zuzendu bada, %70eko hobaria aplikatuko da ordenantza honen 4.e) artikuluan aipatzen den zerbitzua emateko. (5. tarifa: zerbitzuaren kontratazioa).

X. KAPITULUA

Sortzapena

11. artikulua.

1. 4. artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sortuko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

Zerbitzua lehen aldiz hartzen duten erabiltzaileentzat, tasak –horien barne izanik, hala bada, 6. artikuluan ezarritako neurgailuaren alokairua– hiruhileko natural horren lehenbiziko egunean sortuko dira; hortaz, ezin dira hiruhilekoa baino epe laburragoetan banatu.

2. 4. artikuluaren c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak ur kontsumoa egiten den unean sortuko dira.

3. 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako tasak edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sortuko dira.

4. 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako tasak, Uraren ziklo integrala arautzen duen Erregelamenduarekin bat, edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sortuko dira.

5. 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sortuko dira.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

4. artikuluko a), b), c), d) eta g) apartatuetan ezarritako prezioak hiruhilekoan behin ordainaraziko dira.

e) eta f) apartatuetan aurreikusitako tasak sortzapenaren unean ordainaraziko dira.

h) apartatuan aurreikusitakoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua.

1.–Ordenantza honetan aurreikusitako tasak aplikatzearen ondoriozko tributu-zorrak “jakinarazpen gabeko” gisa hartuko dira, 4. artikuluaren h) apartatukoa izan ezik.

2.–4. artikuluaren a), b), c), d) eta g) apartatuetako tasek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua argitaratuta Izarbeibarko Mankomunitateko iragarki-taulan, eta argitalpen horretatik aitzina 30 egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

3.–4. artikuluaren e) apartatuan aurreikusitako tasak sortzapenaren unean berean ordaindu beharko dira, salbu eta 15. artikuluaren a) apartatuko ordaintzeko modua aukeratu bada, orduan 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

4.–4. artikuluaren f) apartatuan aurreikusitako tasak, behin hargunerako eskubidea aitortu ondoan, Uraren ziklo integrala arautzen duen Erregelamenduaren arabera ordaindu beharko dira, sorrarazten diren unean.

5.–4. artikuluaren h) apartatuan aurreikusitako tasak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

14. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 52. eta 117. artikuluekin bat:

a) %5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun naturaleko epea bukatu eta premiamendu-probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

b) %10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu-probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

c) %20koa, aurreko inguruabarrak ez daudenean ordaintzeko. Kasu horietan, borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sortutako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.

15. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboek, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu diren kasuetan, Izarbeibarko Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota honek kobratzeko gaitu ditzakeen banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

II. TITULUA

16. artikulua. Saneamenduko kanona Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan arautua dago.

17. artikulua. Delako kanona 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrarekin bat ezarri da, eta haren zenbatekoa Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkatua dago, aurrekontuen ekitaldi bakoitzerako.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Indarrik gabe geldituko dira, inongo baliorik eta ondoriorik ez dutela, ordenantza honek indarra hartzen duen unetik hasita, hari kontra egin eta ezarrita diren maila bereko edo txikiagoko xedapen, erregelamendu eta ordenantza guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.–Ordenantza honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA

Uraren ziklo integralaren tarifak

1.–Kuota hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.a) artikuluan aurreikusiak.

1.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera.

PARATUTAKO
KONTAGAILUAREN DIAMETROA
(mm-tan)

HIRUHILEKOKO
KUOTA

13 mm-raino

10,83 euro

15 mm

12,67 euro

20 mm

20,32 euro

25 mm

71,85 euro

30 mm

88,49 euro

40 mm

200,14 euro

50 mm

304,85 euro

65 mm

403,69 euro

80 mm

504,89 euro

1.2. Kuota finkoak, suteen aurkako instalazioetarako. Hargunearen diametroaren arabera.

HARGUNEAREN DIAMETROA
(mm-tan)

HIRUHILEKOKO
KUOTA

30 mm

11,60 euro

40 mm

27,02 euro

50 mm

40,56 euro

65 mm

54,11 euro

80 mm

67,61 euro

100 mm

94.66 euro

125 mm

131,21 euro

150 mm

204,69 euro

2.–Kuota saneamendu zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.b) artikuluan aurreikusiak. Hornidurarako paratu den kontagailuaren diametroaren arabera.

PARATUTAKO
KONTAGAILUAREN DIAMETROA
(mm-tan)

HIRUHILEKOKO
KUOTA

13 mm-raino

3,74 euro

15 mm

4,50 euro

20 mm

7,49 euro

25 mm

30,34 euro

30 mm

43,10 euro

40 mm

86,70 euro

50 mm

130,05 euro

65 mm

173,38 euro

80 mm

216,75 euro

3.–Hornidurako uraren kontsumoa. 4.c) artikuluan aurreikusiak.

3.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

–1. tarifa. Etxebizitzetako erabilera. Barne dira ongintza zentroak eta ikastetxe pribatuak, ofizialki aitortuak: 0,45 euro/metro kubiko kontsumitua.

–2. tarifa. Industriako eta merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak sartzen dira. Halaber, erabilera kolektiboko kirol instalazio pribatuak, salbu eta ureztatzea eta igerilekuak: 0,68 euro/metro kubiko kontsumitua.

–3. tarifa. Finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera, igerileku pribatuak barne: 1,94 euro/metro kubiko kontsumitua.

–4. tarifa. Hornidura uraren erabilera konbinatuak.

  • 4.1 tarifa. Etxebizitza-merkataritza: (Iraungi beharreko tarifa, kontratu berriei aplikatuko ez zaiena).
  • 60 m³-ra bitarte, hiruhilekoan: 0,45 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 0,68 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 4.2 tarifa. Etxebizitza-ureztatzea:
  • 60 m³-ra bitarte, hiruhilekoan: 0,45 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 1,94 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 4.3 tarifa. Merkataritza-ureztatzea:
  • 60 m³-ra bitarte, hiruhilekoan: 0,68 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 1,94 euro/metro kubiko kontsumitua.

4.1 eta 4.2 tarifetarako, goian ezarritako 60 metro kubikoak lehen 80 metro kubikoetaraino igoko dira, subjektu pasiboa familia ugari batekoa denean edo etxebizitzan 4 lagun baino gehiago bizi direla frogatzen denean. Frogatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

1.–Eskaera.

2.–Familia ugariaren txartela edo bizikidetzari buruzko txostena edo balio bereko dokumentua, Udalak emana, etxebizitzan bizi diren kideetako bakoitzaren erroldatze antzinatasuna adieraziko duena; gutxienez ere, 6 hilabetekoa izan beharko du eskaera aurretik.

–5. tarifa.

  • 5.1 tarifa. Udal eta kontzejuek erabilera publikoko haien kirol instalazioetan eta ikastetxe publikoetan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,36 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 5.2 tarifa. Udal eta kontzejuek ureztaketetan eta apaindura publikoan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,32 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 5.3 tarifa. Hornidura kontratatuak, udal eta kontzejuek udaletxeetan, erabilera publikoko etxabeetan eta biltegietan, partikularrei edo beste erakundeei errentan hartu gabekoetan, erabiltzeko: 0,36 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 5.4 tarifa. Hornidura kontratatuak, udal eta kontzejuek iturri publikoetan erabiltzeko 0,01 euro/metro kubiko kontsumitua.

–6. tarifa. Aldi baterako hornidurak. Obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen diren beste hornidurak: 0,96 euro/metro kubiko kontsumitua.

–7. tarifa. Goi hornidura, mankomunitatekoak ez diren entitate edo kontsumitzaileei: 0,39 euro/metro kubiko kontsumitua.

–8. tarifa. Zisterna-kamioien hornidura: 1,93 euro/metro kubiko kontsumitua.

–9. tarifa. Goi hornidura, soilik Izarbeibarko Mankomunitatearen “Goi hornidura” izeneko atalean sartuta dauden entitateendako: 0,30 euro/metro kubiko kontsumitua.

–10. tarifa. Abonatuaren instalazio partikularreko ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoak: 0,32 euro/m³.

Tarifa hau (10.a) abonatuak erreklamatutako hiruhilekoaren ordainagirian baizik ez da aplikatuko eta, horretarako, ondotik ematen diren inguruabar guztiak gertatzea galdatuko da, denak behar bezala frogatu beharko baitira:

1.–Hiruhilekoan 100 m³-tik goitiko kontsumoa erregistratu duten abonatuen erreklamazioak onartuko dira.

2.–Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, abonatuak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

3.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan abonatuaren aldetik ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

4.–Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur-ihesa izan duen instalazioa 7 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur-ihesa atzematen denetik aurrera.

Abonatuaren instalazio partikularrean gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.

–Ur-ihesa, etxebizitzetako kontratuetan edo parekoetan (1., 4.1. eta 4.2. tarifak):

  • 100 m³ fakturatuko zaio (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren batezbestekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifaren arabera.
  • Hortik goitiko kontsumoa: ez da fakturatuko.
  • Oharra: ihesa gertatu baldin bada instalazioak berdeguneak ureztatzeko duen atalean, tarifa ezartzeko irizpidea izanen da “Ur-ihesa gainerako kontratuetan”.

–Ur-ihesa gainerako kontratuetan:

  • 100 m³ fakturatuko zaio (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren batezbestekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifaren arabera.
  • Hortik goitiko kontsumoa: 10. tarifa aplikatuko da, saneamenduari nahiz arazketa-kanonari dagokien tarifa aplikatu gabe.

4.–Hondakin uren hustuketa. 4.d) artikuluan aurreikusiak.

4.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

–0. tarifa: saneamendurik gabe.

–1. tarifa: etxeko erabilera etxebizitzetan: 0,24 euro/metro kubiko kontsumitua.

–2. tarifa: industriarako eta merkataritzarako erabilera. Emakida pribatuak: 0,31 euro/metro kubiko kontsumitua.

–3. tarifa: hondakin uraren erabilera konbinatuak.

  • 3.1 tarifa. Etxebizitza-merkataritza:
  • 60 m³-ra bitarte, hiruhilekoan: 0,24 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 0,31 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 3.2 tarifa. Etxebizitza-ureztatzea:
  • 60 m³-ra bitarte, hiruhilekoan: 0,24 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 0,00 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • 3.3 tarifa. Merkataritza-ureztatzea:
  • 60 m³-ra bitarte, hiruhilekoan: 0,31 euro/metro kubiko kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 0,00 euro/metro kubiko kontsumitua.

Horniduraren tarifa konbinatuei bezalako tartekako irizpideak aplikatuko zaizkie 3.1 eta 3.2 tarifei.

5.–Zerbitzuaren kontratazioa. 4.e) artikuluan aurreikusiak.

PARATUTAKO
KONTAGAILUAREN DIAMETROA
(mm-tan)

ZENBATEKOA

25 mm bitarte, hori barne

121,22 euro

25 mm-tik gora

544,73 euro

6.–Hargune eskubideak. 4.f) artikuluan aurreikusiak.

6.1. Hornidurako hargunearen eskubideak, suteei aurre egiteko. Hargunearen diametroaren arabera zehaztutako tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA
(mm-tan)

ZENBATEKOA

80 mm-raino

384.43 euro

100 mm

698,15 euro

150 mm

1.095,51 euro

6.2. Hornidurako hargunearen eskubideak, banan banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta hornidura zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA (euroak)

ETXEBIZITZA LIBREAK (euroak)

BABES
OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK (euroak)

PREZIO
TASATUKO ETXEBIZITZAK (euroak)

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK (euroak)

UDALETXEAK. UDAL
INSTALAZIOAK (euroak)

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK (euroak)

UREZTATZE PRIBATUAK (euroak)

1 “

242,00

112,18

124,63

242,00

74,78

74,78

697,98

1 ¼”

347,14

160,90

178,78

347,14

107,25

107,25

1.001,13

1 ½”

899,15

416,77

463,06

899,15

277,83

277,83

2.593,14

2 “

1.599,82

741,52

823,91

1.599,82

494,36

494,36

4.613,89

2 ½”

2.294,42

1.063,46

1.181,62

2.294,42

708,98

708,98

6.617,09

3”

2.984,26

1.383,16

1.536,85

2.984,26

922,12

922,12

8.606,36

4”

4.383,65

2.031,77

2.257,52

4.383,65

1.354,51

1.354,51

12.642,13

6.3. Saneamenduko hargunearen eskubideak, banan banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta saneamendua zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA

ETXEBIZITZA LIBREAK (euroak)

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK (euroak)

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK (euroak)

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU
PRIBATUAK (euroak)

UDALETXEAK. UDAL
INSTALAZIOAK (euroak)

160 mm

242,00

112,18

124,63

242,00

74,78

200 mm

347,14

160,90

178,78

347,14

107,25

250 mm

488,84

226,58

251,75

488,84

151,05

7.–Aldi baterako hornidurak. 4.g) artikuluan aurreikusiak.

Tarifa hauetako 3. eta 4. puntuetan zehaztutakoari jarraikiko zaio.

8.–Ikuskapena. 4.h) artikuluan aurreikusiak.

–Egindako ikuskapen bakoitzeko: 65,12 euro.

9.–Kontagailuaren kalibrearen diametroa aldi baterako aldatzea.

Abonatu batek eskatzen badu kalibrea aldatzeko, urtebetetik beherako aldi baterako, langileen eta kudeaketa administratiboaren kostua kobratuko zaio, eta 80 euro ordaindu beharko du aurreko diametroko kontagailua jartzen diotenean.

10.–Mankomunitateko langileek hirugarrenei egindako lanak.

10.1. Lanak egitearen kostua.

10.1.1. Langileen kostua.

Mankomunitateko langileek ohiko ordutegi hau dute: astelehenetik ostiralera, 7:45etik 15:15era arte.

Mankomunitateko enplegatuen orduen kostua honakoa da:

KOSTUA/ORDUA

Zerbitzuaren arduradunaren eta bulego teknikoaren arduradunaren ordua

38 euro

Ingeniariaren ordua

35 euro

Arduradunaren ordua

33 euro

Taldeburuaren ordua (arduraduna ez dagoenean)

30 euro

Iturginaren eta/edo elektromekanikariaren ordua

28 euro

Konponketak lan ordutegi ohikotik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider ondoko koefizienteak eginen da:

KOEFIZIENTEA

Laneguneko aparteko ordua

1,75

Gaueko aparteko ordua

2,00

Jaieguneko aparteko ordua (larunbatak, igandeak eta jaiegunak)

2,25

10.1.2. Kilometroak.

Kilometroko 0,32 euro ordainduko da.

Une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Garesen duen biltegirainoko distantzia kobratzen da.

10.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak fakturatuko dira. Ondokoak sartuko dira:

–Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora.

–Konponketa egiteko erabili den denbora.

–Kanalizazio proba eta abian jartzea.

Lan ordutegi ohikotik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira gutxienez, lan osoa denbora laburragoan egin bada ere.

10.2. Erabilitako materialen kostua.

Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa hornitzaileei ordaindutako prezioan, gehi %10 kudeaketa eta biltegiratze gastuengatik.

10.3. Mankomunitatearen makineriaren eta ekipoen kostua.

–Finkoa, irteeragatik = 49,56 euro.

–Garbitzeko makinaren ordua = 32 euro (prezioaren barnean ez daude hura maneiatzeko langileak; segurtasunez, bi langile behar dira).

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen ordua = 22 euro (langileak aparte).

–Egin beharreko bestelako lanak: erabilitako makineria edo ekipoen arabera fakturatuko dira.

Oharra (1): Mankomunitateko udalek baizik ez dute erabiliko zerbitzu hau, eskaera formala aurkeztuta.

10.4. Mankomunitateak errentan harturiko makineria eta langileen kostua.

Mankomunitateak berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak, etab.) errentan hartu edo langile kualifikatuak (pala gidariak, kamioilariak, etab.) deitu behar baditu zerbitzua egiteko, gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren arabera, gehi %10 aipatu ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.

11.–Ordainketak, ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik.

11.1. Ekipoak eskura izatea.

Zenbateko finko bat ordainduko da, 419,87 eurokoa, lana berehala egin behar denez ezinezkoa delako hura programatzea, eta horrek dakar ekipoei edozein unetan neurriak eman behar izatea, gorabeherei berehala erantzuteko.

11.2. Zerbitzuari eragindako kalteak edo hondamenak.

Mankomunitateko zerbitzu teknikoek hondaketa sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak, etab.):

GORABEHERAK

ZENBATEKOA

100 mm arte

Arina

174,22 euro

Larria

464,62 euro

200 mm arte

Arina

347,98 euro

Larria

696,93 euro

300 mm arte

Arina

522,68 euro

Larria

1.045,39 euro

400 mm arte

Arina

788,15 euro

Larria

1.576,26 euro

400 mm-tik goiti

Arina

4.355,38 euro

Larria

8.710,78 euro

12.–Diru premia larria duten zerbitzuaren erabiltzaileendako kuota berezia.

Ordenantza honetan arautzen diren hornidura eta saneamendu zerbitzuen tasa orokorrari %10 aplikatzean lortzen den zenbatekoa izanen da, zerbitzua kontratatzea barne, etxeko tarifan eta etxekoa-ureztatzeko tarifan, kasu hauetan:

–Ordaintzera beharturik dagoenak aurkezten duenean gizarte zerbitzuek luzaturiko agiria, adierazten duena bere diru-sarrerak eta ondarea ez direla Errenta Bermatua eskuratzeko baldintzatzat hartzen diren zenbatekoak baino handiagoak.

Betiere tarifa honen onuraduna ur horniduraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra izanen da edo, bestela, haren ezkontidea, edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, eta familia unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. (Erroldatze agiriaren bidez frogatuko da).

Tarifa hau 12 hilabetez eskuratzen ahalko da. Kontratuaren titularrari prestazioa hartzeko eskubidea epe luzeagorako eman bazaio, tarifaz baliatzeko epea prestazioarenari egokituko zaio. Izarbeibarko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du tarifa hau eskuratu ahal izateko eskatzen diren baldintzak oraindik ere betetzen ote diren; hartara, tarifa osoa aplikatuko zaie jadanik baldintzak betetzen ez dituzten onuradunei, bai eta egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

Ordenantzaren aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1916431