12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Onartuta edateko uraren hornidura eta saneamenduko eskumenak, Anue eta Odietako udalek eskuordetuak, Burutain, Leazkue eta Ostizko mugarteei dagokienez

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2019ko abenduaren 30ean egin bilkuran, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Onartzea edateko uraren hornidura eta saneamenduko eskumenak, Burutain, Leazkue eta Ostizko mugarteei dagozkienak, Anue eta Odietako udalek Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari eskuordetuak, honako baldintza hauei jarraikiz:

–Eskuordetzea modu iraunkorrean eginen da, eta 2020ko urtarrilaren 1a izanen da haren ondorioetarako data.

–Eskuordetzearen edukia, norainokoa eta baldintzak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuetan adierazitakoak dira; estatutuok 2011ko otsailaren 9an onetsi, eta 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 18an.

–Horretarako, udal eskuordetzaileak zerbitzu horiek emateko behar diren baliabide ekonomikoak eta materialak emanen dizkiote Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari, hori guztia bat etorrita aipatu estatutuekin eta Mankomunitate horretako organoek modu baliozkoan hartzen dituzten erabakien edukiarekin.

Bigarrena.–Horretarako, erabaki da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak bere gain hartzea orain arte Anue eta Odietako udalen esku zeuden eskubide eta betebehar guztiak, Burutain, Leazkue eta Ostizko mugarteetako edateko uraren hornidura eta saneamenduaren gaineko eskumen eta zerbitzu publikoei dagokienez.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Anue eta Odietako udalei, Burutain, Leazkue eta Ostizko kontzejuei, Nafarroako Gobernuaren Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari eta NILSA enpresa publikoari.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin.

Erripan (Odieta), 2019ko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2000049