12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2019ko abenduaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa. Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hala ezartzen baitu bere 235. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak, bai eta harekin bat heldu diren arauek ere.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2000047