12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko abenduaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen aurrekontu orokorra 2020. urterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Mankomunitatearen iragarki-tauletan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2019ko abenduaren 27an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L1916809