12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2020ko aurrekontua.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Donezteben, 2019ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1916515