2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITI
2020rako zerga-tasak
Untzitiko Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki du onestea 2020ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren zerga-tasa hauek:
Eraikuntzen, instalazioen
eta obren gaineko zerga
–Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutxieneko zenbatekoak hauek direla:
- Eraikin berrietarako eta zaharberritze osoetarako: 750,00 euro/metro karratu eraikia.
- Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 525,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.
- Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza eta akaberak: 375,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.
- Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate akaberak soilik: 225,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.
–Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutxienez ere 100,00 euro likidatzeko.
–Honako hauek EIOZaren likidaziotik salbuetsirik egonen dira: eraikinetako fatxadak pintatzea, eraikin, baratzetako murru, larrain eta oro har lurzatietako paretak berriz zutitzeko obrak, eta eraikinetako estalkietako teilak berriz ere paratzea, haien kostu erreala ez bada proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obretan likidatu beharreko gutxieneko zenbatekoa kalkulatzeko oinarria baino handiagoa.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren
gaineko zerga
1.–Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera:
–0,63: 20 urte edo hortik gora.
–0,58: 19 urte.
–0,51: 18 urte.
–0,36: 17 urte.
–0,21: 16 urte.
–0,06: 15 urte.
–0,06: 14 urte.
–0,06: 13 urte.
–0,06: 12 urte.
–0,06: 11 urte.
–0,06: 10 urte.
–0,06: 9 urte.
–0,06: 8 urte.
–0,06: 7 urte.
–0,06: 6 urte.
–0,06: 5 urte.
–0,06: 4 urte.
–0,11: 3 urte.
–0,13: 2 urte.
–0,13: 1 urte.
–0,06: urtebetetik behera.
2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:
–0 eta 5 urte bitartekoak: %15.
–4 eta 10 urte bitartekoak: %12.
–10etik 15 urte bitartekoak: %10.
–15 urtetik goiti %8.
Lurraren gaineko kontribuzioa
–%0,19.
Untzitin, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1916204