12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia Giza Baliabideen zuzendari nagusiaren 140/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei.

Iragarki honen bidez, jakitera ematen da Fernando María Ruiz Fernández jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 13ko 140/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, berariazko zerrendak ireki ziren zenbait espezialitate eta hizkuntzatan, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuak betetzeko. Zehazki, espezialitate honi buruzkoa da errekurtsoa:

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa:

–Marrazketa (gaztelania/gaztelania-IP/euskara).

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espezialitate horretan interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Horiek Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2000266