12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Tuterako Udaleko alkate udalburuak honako hau ematen du aditzera:

Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, eta legez eskatzen den gehiengoa zuela, 2020. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen. Honako hauek osatzen dute:

–Udalaren aurrekontu arrunta.

–Udaleko Ur Batzordearen aurrekontu arrunta.

–‟Tudela Cultura” Tokiko Enpresa-Entitate Publikoaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1916521