12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

1., 2. eta 3. aldaketak Martzillako “Vicente Fontán” musika eskolaren aurrekontuan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2019ko abenduaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1., 2. eta 3. aldaketak Martzillako “Vicente Fontán” musika eskolaren aurrekontuan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe burututa, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Martzillan, 2019ko abenduaren 31n.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2000076