12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Etxebizitzen alokairu sozialaren gaineko ordenantzaren aldaketa.
Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2019ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Etxebizitzen alokairu sozialaren gaineko ordenantzan (298/2018 espedientea).

Erabaki hori 2019ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean, baita Udalaren iragarki-taulan ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketa argitaratzen da.

Uharten, 2020ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

ETXEBIZITZEN ALOKAIRU SOZIALAREN GAINEKO ORDENANTZA

Zioen azalpenean 4. paragrafo hau sartu da:

“Horiek guztiak horrela, bada, beharrezkoa da ordenantza proposamen hau egitea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan erregulazio onari buruz jasotakoak betetzen baititu.”

3. artikuluko a) apartatua honela idatzita gelditu da: “Uharten erroldaturik egotea, bi urteko antzinatasunarekin gutxienez edo aterpe-premiarako etxebizitzan egotea eskaera egiten den unean eta aldeko txosten bat edukitzea, Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko teknikariek emana.”

8. artikuluko lehen paragrafoa aldatu da, eta honela gelditu da idatzita:

“Balorazio batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko. Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko teknikariek eta Uharteko Udaleko Etxebizitza Batzordeko bi ordezkarik osatuko dute.”

Iragarkiaren kodea: L2000091