12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu berezia:

GASTUAK:

Partida: 1.1710.63100. Inaziotar Bidea josteta eremua. Zenbatekoa: 22.000 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 1.79400 Dirulaguntza LGENF (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa) eta Nafarroako Gobernua Landa Garapenerako 2014-2020 Programa (LGENF-NG) Inaziotar Bidea eremua. Zenbatekoa: 15.350 euro.

Partida: 1.87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 6.650 euro.

Genevillan, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1916519