12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2020rako zerga-tasak

Barasoaingo Udalak, 2019ko azaroaren 23an egin osoko bilkura arruntean, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, erabaki zuen 2020rako karga-tasak onestea, gisa honetara:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,4150.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ). (Nafarroako Gobernuak zehaztua).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): %1,4.

–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):

  • Karga-tasa: %12.
  • Biztanleria tarteak:
  • 5 urte bitarte: 2,3. Gehien.: %3,3. Gutxien.: %2,20.
  • 10 urte bitarte: 2,2. Gehien.: %3,2. Gutxien.: %2,10.
  • 15 urte bitarte: 2,1. Gehien.: %3,1. Gutxien.: %2.
  • 20 urte bitarte: 2. Gehien.: %3,1. Gutxien.: %20.

Barasoainen, 2019ko abenduaren 4an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1916203