12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

2020rako karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Udalbatzak, 2019ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen 2019rako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatzea. Hona hemen:

–Hiri-lurreko ondasunak: %0,200.

–Landa-lurreko ondasunak: %0,200.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira, baita %10eko karga ere, haren 176. artikuluari jarraituz.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

–Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabaki hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Arellanon, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1916457