12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Aranaratxeko Udalak, 2019ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aranaratxen, 2019ko abenduaren 23an.–Jarduneko alkatea, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

ALDAKETA, EUSKARAREN ERABILERA ETA SUSTAPENA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

17. artikulua. Aranaratxeko Udala arduratuko da udalerriko toponimia zaintzeaz eta hari buruzko informazioa zabaltzeaz. Toponimoak lehenetsiko dira kaleak, plazak, eraikinak eta udalerriko gainontzeko elementuak izendatzeko, eta hizkuntza bakoitzaren grafia erabiliko da.

Nolanahi ere, lehentasuna izanen dute gainerako izenen aurretik euskarazko jatorrizko eta tradiziozko izenek, Euskaltzaindiaren irizpideen arabera.

Iragarkiaren kodea: L1916614