12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

28/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren 28/2019 espedientea, 2019ko aurrekontuari dagokiona.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, Osoko Bilkurak hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2019ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20koan.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

Kreditu berezia

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA
(euro)

4121 6920005

Abeltzaintzako azpiegiturak hobetzea

3.700,00

GUZTIRA

3.700,00

Aurreko kreditu-aldaketak partida honen kargura finantzatuko dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA
(euro)

1 41212219901

Mendiak, askotariko materiala

2.700,00

1 4121 4890001

Dirulaguntzak, herri-lurrak hobetzeko lanak

1.000,00

GUZTIRA

3.700,00

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1916418