12. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko

Ikusirik izendapen proposamena, Atarrabiako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak egindakoa (deialdiaren oinarriak 2018ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 6an). Ikusirik deialdiaren oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen direla, eta haietan eta indarra duen araudian ezarritakoarekin bat, Atarrabiako alkate udalburuak erabaki du Atarrabiako Udaltzaingoko kabo izendatzea Aitor Madoz Salcedo izangaia, abenduaren 19ko 960/2019 Ebazpenaren bidez.

Atarrabian, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1916488