118. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Akats zuzenketa, Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespenean

2020ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an, Lizarrako “Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen ordenantzaren” behin betiko onespenaren iragarkia. Hartan akatsa badela oharturik, zuzendu egiten da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Beraz, Lizarrako Udalaren “Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen ordenantzaren” behin betiko onespenean, “10. artikulua. Zerbitzu elektronikoetarako sarbide sistemak” delakoan.

Honela dioen tokian:

Hona hemen sarbide puntu orokorra, herritarrei bide ematen diena dagoen informazio guztira nahiz eskura dauden zerbitzuetara iristeko, udal administrazioarekin eta haren erakunde eta entitateekin dituzten harremanetan:

https://sedelectronica.estella-lizarra.com

Honelaxe behar du:

Hona hemen sarbide puntu orokorra, herritarrei bide ematen diena dagoen informazio guztira nahiz eskura dauden zerbitzuetara iristeko, udal administrazioarekin eta haren erakunde eta entitateekin dituzten harremanetan:

https://sedeelectronica.estella-lizarra.com

Lizarran, 2020ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2005214