117. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiarena, hegoaldeko herrialdeetako toki-erakundeekin tokian tokiko garapenaren aldeko lankidetza-proiektuak gauzatu daitezen. 2020. urtea

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 507561.

Deialdi honen helburua da proiektuak beste batzuekin batera finantzatzea, horretarako dirulaguntzak emanez, proiektu horiek garapen bidean dauden herrietan gauzatzeko. Proiektuek tokian tokiko giza garapena sustatzera bideraturik egon behar dute hezkuntzaren, prestakuntzaren, osasunaren, etxebizitzaren, giza eskubideen defentsaren, garapen ekonomikoaren edo hiri nahiz landa komunitateei onura ekartzen ahal dieten azpiegituren arloetan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 27an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2005225