117. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, COVID-19aren krisiaren ondorioz autonomoendako, saltegi txikiendako edo hurbilekoendako eta ostalariendako dirulaguntzena. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 507009.

Onuradunak: Laguntza jasotzen ahalko dute martxoaren 14ko Errege Dekretuaren I. eranskinean sartuta egoteagatik beren jardueran aritu ezin izan duten honako hauek: -saltegi txikiak edo hurbilekoak, -tabernak, jatetxeak eta ostalaritza orokorrean, -langile autonomoak.

B) Xedea: Dirulaguntza langile autonomoei, saltegi txikiei edo hurbilekoei eta ostalaritzari, 2020ko martxoaren 14tik abuztuaren 31ra bitarteko aldirako, zenbateko eta kontzeptu hauengatik.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: Laguntzaren zenbatekoa, guztira, ez da 1.000 eurotik gorakoa izanen.

E) Eskaerak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarri hauek Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) argitaratu eta biharamunean, eta irailaren 15ean bukatuko da.

Orkoienen, 2020ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2005165