115. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aldaketa egituratzailea, Udal Planeko 1. poligonoko 152. lurzatian. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzailea Tebas-Muru Artederretako Udal Planean, Mendartea SLk sustatua. Aldaketak eragina du Tebasko 1. poligonoko 152. lurzatian, eta helburua, berriz, indarrean dagoen hirigintzako planeamenduaren erregularizazioa industria eremuko mugetan, egokiturik N-121 errepidea eta NA-6000 errepiderako saihesbidea berritzeko lanei. Obra horiek Nafarroako Gobernuak eta Tebas-Muru Artederretako Udalak egin dituzte 1. poligonoko 152. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Hala ere, eta bat etorriz COVID-19k eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriarekin, jendaurrean jartzeko epea eteten da alarma-egoera hori bukatu arte, eta, beraz, alarma-egoera indarrean ez dagoenean hasiko da zenbatzen.

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2005043