113. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

1-2/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2020ko maiatzaren 5eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko gastuen aurrekontuko aparteko kredituen espedienteak. Hona hemen:

–1/2020 aurrekontu-aldaketa:

Aparteko kredituaren espedientea, Gazteluaren web-orria sortzeko, 2.408 eurokoa, “Tebasko Gazteluaren web-orria sortzea” 1-3339-641001 gastuen partidan. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, zenbateko berean.

–Aurrekontuko 2/2020 aldaketa:

Aparteko kredituaren espedientea, Gazteluaren web-orriaren mantentze-lanetarako, 465 eurokoa, “Tebasko Gazteluaren web-orriaren mantentze-lanak” 1-3339-2160001 gastuen partidan. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, zenbateko berean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2004875