112. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Egoitza elektronikoa sortzea

2020ko maiatzaren 11ko 195/2020 Ebazpenaren bidez, eta bete dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Lizarrako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com. Lizarrako Udala izanen da Interneteko domeinu horren jabea eta titularra. Sortzea, orobat, erregistro elektronikoa, egoitza horri lotuta, aipatu helbide elektronikoan.

Bigarrena.–Ohartaraztea aurreko puntuan aipatzen den egoitza elektronikoak indarra hartuko duela ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Hirugarrena.–Lizarrako Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Laugarrena.–Honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hori Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Lizarrako Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

Lizarran, 2020ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2004887