110. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

43/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren menpeko derrigorrezkoa ez diren irakaskuntzen tarifak finkatzen dituena, 2020-2021 ikasturterako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak ezartzen dituen otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, prezio publikoen bidez finantzatzen ahal diren zerbitzuak eta jarduerak zerrendatzen dira. Horien artean daude derrigorrezkoa ez den irakaskuntza ematen duten ikastetxeen zerbitzuak, beren irakaste jardueren ondorio direnak.

Hezkuntza Departamentuari dagokio, bere menpean izanik, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntza mailetan ematen diren zerbitzuen tarifak ezartzea eta eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeek derrigorrezkoa ez den irakaskuntzan ematen dituzten zerbitzuen tarifak finkatzea 20-21 ikasturterako, zenbateko hauen arabera:

1.–”Pablo Sarasate’’ Musika Kontserbatorio Profesionala:

–Espedienteak irekitzea: 29,53 euro.

–Kurtso osoa: 53,22 euro irakasgai bakoitzeko.

–Gainditu gabeko irakasgaiak: 62,09 euro.

–Musikako irakaskuntza profesionaletan sartzeko proba: 18,64 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 11,99 euro.

–Lanbide titulua eskuratzeko proba: 106,64 euro.

2.–Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa:

–Goi mailan sartzeko probak: 61,79 euro.

–Lehen matrikula: 18,54 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,51 euro.

–Zerbitzu Orokorrak: 10,78 euro.

–Ondorengo matrikulak: 25,20 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,08 euro irakasgai bakoitzeko.

3.–Dantza eskola.

3.1.–A eta B hastapena (6 eta 7 urteko haurrak):

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Sartzeko proba: 7,56 euro.

–Dantzan ikasten hasteko kurtso osoa: 149,99 euro.

3.2.–Oinarrizko maila:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Sartzeko proba: 7,56 euro.

–Oinarrizko mailako kurtso osoa: 182,04 euro.

3.3.–Maila ertaina:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Sartzeko proba: 31,65 euro

–Erdi mailako kurtso osoa: 243,33 euro.

3.4.–Helduak:

–Helduentzako kurtsoetarako sarrera proba: 7,56 euro.

  • Dantza espainiarraren ikastaroa:
  • Aurreneko inskripzioa: 34,67 euro.
  • Irakasgai bakoitza: 211,68 euro.
  • Dantza garaikidearen ikastaroa:
  • Aurreneko inskripzioa: 34,67 euro.
  • Irakasgai bakoitza: 211,68 euro.
  • Dantza klasikoaren kurtsoa:
  • Aurreneko inskripzioa: 34,67 euro.
  • Irakasgai bakoitza: 211,68 euro.

4.–Iruñeko eta Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialak:

4.1.–Irakaskuntza ofiziala:

–Lehen inskripzioa: 30,24 euro.

–Kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 149,18 euro.

4.1.1.–Ingeleseko B2 eta C1 mailetako egiaztapena lortzeko ikastaroetako matrikula, Hezkuntza Departamentuaren eta hezkuntzako beste erakunde batzuen menpeko ikastetxeetako irakasleei zuzenduak:

–Azterketa eskubideak: 52,41 euro.

4.2.–Eguneratze eta hobekuntza ikastaroak:

–Lehen inskripzioa: 30,24 euro.

–Urteko kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 149,18 euro.

–Lau hileko kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 74,59 euro.

–Irakastorduetan zama ertaina duen (egun 1/astean) urteko ikasturte presentzial bakoitzeko matrikula: 74,59 euro.

4.3.–Irakaskuntza librea:

–Lehen inskripzioa: 30,24 euro.

–Azterketa eskubideak: 52,41 euro.

4.4.–Arautu gabeko hizkuntzak:

–Kurtso bakoitzeko matrikula 224,78 euro.

4.5.–Jarduera osagarriak:

–Mintza praktikako taldeak eta lantegiak:

  • Ordubete: 45,36 euro.
  • 1,5 ordu: 60,48 euro.
  • 2 ordu: 90,72 euro.

–Udako ikastaro trinkoak: 201,60 euro.

4.6.–Tasak materialarengatik eta erreprografiarengatik: 25,20 euro gehienez.

5.–Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala:

5.1.–Bigarren Hezkuntzarekiko lankidetza programa:

–Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,99 euro.

–Lehenengo hizkuntza: 60,48 euro.

–Bigarren hizkuntza: 42,33 euro.

–Hirugarren hizkuntza: 30,24 euro.

5.2.–That’s English! ikastaroa:

–Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,99 euro.

–Ikastaroko matrikula: 45,36 euro.

5.3.–Ingeleseko B2 eta C1 mailetako egiaztapena lortzeko ikastaroetako matrikula, Hezkuntza Departamentuaren eta hezkuntzako beste erakunde batzuen menpeko ikastetxeetako irakasleei zuzenduak:

–Azterketa eskubideak: 52,41 euro.

–Tasak materialarengatik eta erreprografiarengatik: 25,20 euro gehienez.

5.3.1.–Publiko orokorrak hasiera batean irakasleentzat diren B2 eta C1 ingeles ikastaroetan hutsik geratu diren postuetan ohiko matrikula egitea:

–Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.

–Lehen inskripzioa: 23,99 euro.

–Kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 149,18 euro.

–Tasak materialarengatik eta erreprografiarengatik: 25,20 euro gehienez.

5.4.–Hezkuntza Departamentuak eta hezkuntzako beste erakunde batzuek atzerriko hizkuntzak egiaztatzeko berariaz sinatutako hitzarmenpeko ikasleek egin beharreko B2 eta C1 mailetako matrikula: 65,52 euro.

6.–Helduei euskara irakasteko irakaskuntza, Zubiarte Euskaltegia.

–Zerbitzu orokorrak: 10,08 euro.

–Lehen inskripzioa: 25,20 euro.

–Astean 4 eguneko ikasturte osorako matrikula: 80,64 euro.

–Astean 2-3 eguneko ikasturte osorako matrikula: 45,36 euro.

–Astean egun bateko ikasturte osorako matrikula, “autoikaskuntza modalitatea”: 45,36 euro.

–Astean egun bateko ikasturte osorako matrikula (4 ordu): 45,36 euro.

–Astean egun bateko ikasturte osorako matrikula (2 ordu): 22,68 euro.

7.–Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) titulua lortzeko azterketa eskubideak:

–Matrikula arrunta: 26,20 euro.

8.–Diseinuko goi mailako ikasketak.

–Diseinuko goi mailako ikasketetan sartzeko probak: 61,79 euro.

–Lehen matrikula: 8,97 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,51 euro.

–Zerbitzu Orokorrak: 10,78 euro.

–Ondorengo matrikulak: 12,19 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,08 euro irakasgai bakoitzeko.

2. Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legean eta maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru agindu honetan ezarritako prezio publikoei honako hauek aplikatuko zaizkie:

a) Kategoria bereziko familia ugarietako kideentzako salbuespena.

b) %50eko hobaria kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.

3. Ekintza terroristen biktimak, baita haien ezkontide eta seme-alabak ere, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifak ordaintzetik salbuetsita daude.

4. Genero-indarkeriaren biktimak, baita haien seme-alabak ere, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifak ordaintzetik salbuetsita daude.

5. Desgaitasun aitortua duten pertsonei honako hauek aplikatuko zaizkie:

a) %65eko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenentzako salbuespena.

b) %50eko hobaria, 100% 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzat.

6. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

7. Foru Agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera, Euskara Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 12an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2004903